Mikel Zabalza Irurtzunen

Guaixe 2015ko abe. 29a, 11:21

Abenduaren 30ean, 20:00etan, Irurtzunen

Gabonei begira Irurtzunen prestatutakoen artean, mendiak bere tokia badu. Egungo mendizale ezagun eta handienetakoa den Mikel Zabalza Irurtzungo Kultur Etxera etorriko da abenduaren 30ean, 20:00etan, Nepalen berriki egindako espedizio baten berri ematera. Zehazki, Alberto Iñurrategirekin eta Juan Vallejorekin batera mendebaldeko gailur-hertzatik Chamlangeko (7.319 m) igoera nola egin zuen izango du hizpide Zabalzak. 2015eko urriaren 18an zapatu zuten Chamlangeko gaina hirukoteak.

Borondatezko sarrera kobratuko da, eta jasotakoa Nepalen berreraikitzera bideratuko da, Iñaki Otxoa de Olzaren SOS Himalaya fundazioaren bitartez.