Irurtzun Euskal Herriko Ligan eta Espainiakoan ariko da

Guaixe 2016ko urt. 8a, 13:14
Irurtzungoak pozik III. Hiru Kirol Esku Huskako txapelketa irabazi eta gero.

Larunbatean Oberena eta Titin kluben kontra ariko dira irurtzundarrak

Irurtzun Pilota Kluba Euskal Herriko senior mailako Pilota Ligan ariko da. Irurtzungo taldeak larunbatean hasiko du txapelketa. Txapelketa horretaz gain, Irurtzun Espainiako Txapelketan ari da lehiatzen, Ohorezko Mailan. Larunbatean, 16:15etik aurrera, Biaizpe pilotalekuan, bi txapelketetako partidak jokatuko dituzte Irurtzunen. Txapelketa batean Oberenaren kontra ariko dira, eta Logroñoko Titin klubaren kontra bestean.

Larunbateko partidak (16:15ean)
Zudaire-Eskudero (Irurtzun) / Oberena
Lansalot-Bergera (Irurtzun) Oberena
Armendariz (Irurtzun) / Cabrerizo (Titin)
Ongay-Mariezkurrena (Irurtzun) / Kortabarria-Gorriti (Titin)

Irurtzun, III. Hiru Kirol Esku Huskako txapelduna
Berriki III. Hiru Kirol Esku Huska Txapelketa jokatu da eta Irurtzun kluba izan da garailea, merezimendu osoz. Oberena klubaren kontrako final estuan, jokatu ziren hiru partidetan gailendu ziren irurtzundarrak. Lau t´erdian Ezkurdiak (Irurtzun) 18 eta 4 irabazi zion Etxamendiri (Oberena), buruz burukoan Armendariz (Irurtzun) 18 eta 12 gailendu zen Artuchen (Oberena) aurrean, eta binakakoan Lansalotek eta Bergerak (Irurtzun) 22 eta 12 irabazi zieten Ansari eta Gartziari (Oberena).