Udalak udaletxeko ateak parte-hartzeari zabaldu nahi dizkio

Guaixe 2016ko urt. 15a, 09:45

Kalez-kaleko bilerak deitu ditu hurrengo bi larunbatetarako.

 

Irurtzungo Udalak herritarren parte-hartzea bultzatu nahi du. Udaletxearen atea herritarrendako zabalik egotea da helburua. Beraz, udalak “legegintzaldi honetan demokrazia parte-hartzailearen bidean pausoak” eman nahi ditu. Bai herriaren egoerari buruz bai herria hobetzeko dauden proposamenen inguruan irurtzundarren iritzia jakin nahi du udalak. Horregatik, kalez kaleko bilerak antolatu ditu biharko eta heldu den larunbaterako. Udaletik irurtzundarrei bileretan parte hartzeko deia egin die.

Parte-hartzeko bilerekin batera Irurtzungo Udalak azken urteetan aurrekontu parte
hartzaileen dinamika bulkatzen segituko du. Aurten irurtzundarrek udal aurrekontuaren 35.000 euro zertara bideratuko diren erabaki beharko dute.

Bilerak
Ilbeltzak 16, larunbata
10:00etan Oskia, Amaia, Ardubil eta Itsesia kaleetako bizilagunak.
12:00etan Aldapa, San Martin, Plazaola eta Trinitate kaleetako bizilagunak.
16:00etan San Migel, Urbasa, Artadia, Ardantzeta eta Erga kaleetako bizilagunak.

Ilbeltzak 23, larunbata
10:00etan Intxaurreta, Ugaldeta, Larraun eta Lizarra (19 zenbakira arte) kaleetako
bizilagunak.
12:00etan Iturtxoko, Behetiko Erreka, Herria eta Lizarra (20 zenbakitik aurrera)
kaleetako bizilagunak.
16:00etan Berria, Elizpea, Bi haizpe eta Aralar kaleetako bizilagunak.