Familia-Mintzakide egitasmoa Aizpea Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak irailean jarri zuen martxan. Familia euskaldunendako eta euskalduntze bidean egonda jarduera osoan zehar euskaraz hitz egiteko gutxieneko maila duten guraso eta seme-alabei zuzendua dago. Aizpearen ekimenaren helburu nagusia umeengan haien artean eta baita helduokin ere euskaraz aritzeko ohitura bultzatzea da, eta helduak horretarako eredua izatea. Bide batez, Familia-Mintzakidek euskara ikasten ari diren helduei beste euskaldun batzuekin hizketatzeko aukera ematen die ere. Beraz, Familia-Mintzakiden parte hartzen dutenek, bai gurasoek bai umeek, jardueran zehar euskaraz aritzeko konpromisoa hartu beharko dute.
| Egutegia | |
| Eguna | Jarduera |
| Ilbeltzak 31 | Jokoak plazan edo karpan |
| Otsailak 28 | Ibilaldia, Etxeberriko buelta. |
| Martxoak 20 | Gorriti artistari bisita. |
| Apirilak 24 | Sakanako Sortzen jaialdia. |
| Maiatzak 29 | Ibilaldia, Saien behatokia. |
| Garagarzaroak 19 | Ibilaldia, Arrantzaleen bidea. |
| Irailak 25 | Zehaztu gabe dago |
| Lastailak 23 | Euskaraz bizi nahi dut eguna |
| Azaroak 27 | Mahai jokoak |
| (Ibilbideen egunetan eguraldiak laguntzen ez badu bestelako ekintzak | |
| antolatuko dituzte, hala nola, sukaldaritza tailerra edo mahai jokoak). | |