Magna Gurpea Xotako Rafa Usin jokalariak Europako Areto Futbol Txapelketan parte hartuko du Espainiako selekzioarekin. Usinek lesionatu berri den Fernandaoren tokia hartuko du Belgradon jokatuko den txapelketan. Espainiak kopa altxatzea du helburu eta lehendabiziko fasean Espainiak Hungria eta Ucrania izango ditu arerio. Hain zuzen ere, gaur 21:00etan, Espainia Hungriaren kontra ariko da (Mega/Eurosport).