Kurdistan-Siriako errefuxiatu eremuei buruzko zikloa

Guaixe 2016ko ots. 4a, 19:46

Gani Mirzo artista kurdua.

Sakana Harrera Hiriak-ek antolatuta, Siriako gerraren ondorioz errefuxiatuak, dauden pertsonei, haiek hartzen dituzten eremuei eta harrera hiriei buruzko hitzaldia izanen da asteazkenean, 19:30ean, Irurtzungo kultur etxean. Horretaz aparte, Gani Mirzok, Alepoko artista kurduak, Irurtzunen kontzertua eskainiko du otsailaren 13an, larunbatean, 20:00etan. Ondoren Iraken dagoen Domiz errefuxiatu eremuarekiko elkartasun afaria izanen da Iratxo elkartean. Txartelak ostegunera arte Iratxon, Monkloan, Pikuxarren edo 669 126 99 telefonoan (Peio) erosi daitezke.

Sakana Harrera Hiriak jarduera horiekin bere burua aurkeztuko du. Bere asmoa ibarrean barna aurkezpen gehiago egitea da.