Magna Gurpeak lagunarteko partida jokatuko du Santa Colomaren kontra

Guaixe 2016ko ots. 12a, 10:07

Ostiralean, 20:45ean, Santa Coloman

Europako Areto Futbol Txapelketa jokatzen den bitartean Espainiako Lehen Mailako Areto Futbol Txapelketa etenaldian dago. Etenaldi honek irauten duen bitartean lehiaketa erritmoa ez galtzeko lagunarteko partida jokatuko du Magna Gurpea Xotak Santa Colomaren kontra. Partida ostiralean, 20:45ean jokatuko da, Santa Coloman. Rafa Usin eta Yoshikawa Espainiako eta Japoniako selekzioekin ari dira parte hartzen Eurokopan eta Asiako Kopan, eta horregatik ezingo dira lagunarteko partidan aritu. Jesulitoren parte-hartzea ere zalantzan dago, arazoak baititu ezkerreko belaunean.