Himalayarako 387 euro

Guaixe 2016ko ots. 18a, 16:52

Eguberritako programazioaren barruan Irurtzungo Udalak Mikel Zabalza mendizalearen proiekzioa eta hitzaldia antolatu zuen. Mendizaleak Alberto Iñurrategirekin eta Juan Vallejorekin batera mendebaldeko gailur-hertzatik Chamlangeko (7.319 m) igoera nola egin zuten azaldu zuen. Kultur etxera joan zirenek borondatezko sarrera ordaindu zuten. Jasotako 387,8 euroak Iñaki Otxoa de Olzaren SOS Himalaya fundazioaren bitartez Nepalgo lurrikararen ondorengo txikizioak berreraikitzera bideratu dira.

Bestetik, udalak jakinarazi du otsaila eta maiatza bitarteko spinning ikastaroetan izena emateko epea hilaren 27ra arte zabalik dagoela. Astean bitan joan nahi dutenek 122 euro ordaindu beharko dituzte eta 77 astean saio bakarrera doazenek.