Euskaltzaleen topagunearen batzarra

Guaixe 2016ko ots. 19a, 11:30

Aizpea, Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak, batzar orokorra deitu du biharko, 11:30ean, Pikuxar euskal txokoan. Aizpean elkartzen diren euskaltzale irurtzundarrak joan den urteko errepasoa eginen dute, bai jardunarena baita diru kontuena ere. Horrekin batera, Aizpeako zuzendaritzak aurten asmoen berri emanen du. Galde-erreguen txandarekin despedituko da batzarra.