Etxeberriko buelta euskara ederrean

Guaixe 2016ko ots. 26a, 10:32

Igandean, 10:30ean, Irurtzungo plazatik abiatuta.

 

Aizpea, Irurtzungo euskaltzaleen topagunearen eta Sakanako Mintzakide programaren ekimenez sortu da Familia-Mintzakide. Familia euskaldunei eta euskalduntzen ari diren eta euskaraz hitz egiteko gutxieneko maila bat duten pertsonei zuzendutako eskaintza da, bai gurasoendako bai seme-alabendako.

Hilero irteera bat prest dute. Igandean Etxeberrirako txangoa izanen da euskaraz aritzeko aukera emanen duena. Irurtzungo plazatik Biahizpeko presarantz joko dute. Zubia gurutzatu eta Etxeberrirako bideari helduko diote. Behin Etxeberrin aldapa beherari ekinen diote Irurtzuneraino errepidetik bueltatzeko. Familia-Mintzakideren antolatzaileek euskaldunei parte hartzeko deia egin diete.

Egutegia  
Eguna Jarduera
Otsailak 28 Ibilaldia, Etxeberriko buelta.
Martxoak 20 Gorriti artistari bisita.
Apirilak 24 Sakanako Sortzen jaialdia.
Maiatzak 29 Ibilaldia, Saien behatokia.
Garagarzaroak 19 Ibilaldia, Arrantzaleen bidea.
Irailak 25 Zehaztu gabe dago.
Lastailak 23 Euskaraz bizi nahi dut eguna.
Azaroak 27 Mahai jokoak.
(Ibilbideen egunetan eguraldiak laguntzen ez badu bestelako ekintzak
antolatuko dituzte, hala nola, sukaldaritza tailerra edo mahai jokoak).