Plazaola bide berdea hizpide

Guaixe 2016ko martxoaren 10a

Plazaola trenbidea bide berde bihurtzeko proiektua martxan dago.

Gaur, 20:00etan, Irurtzungo udalexean mahaingurua.

Iratxo elkarteak antolatu du Plazaola bide berdeari buruzko mahaingurua. Andoain eta Irurtzun arteko ibilbidea egina dago eta Irurtzun eta Iruña arteko zatia falta da. Azken zati horren proiektua zein egoeratan dagoen eta bestelakoez bost hizlari ariko dira mahaiaren bueltan: Gustavo Ortiz de Barron (Plazaolako turismo partzuergoko gerentea),  Eduardo Murugarren (Irurtzungo alkate-ordea), Floria Pistono (Iza- Gulinako alkatea), Juan Mari Albizu (Berriobetiko alkatea) eta Patxi Saez (Nafarroako Gobernuko Sakanarako turismo arduraduna).

Plazaola bide berdea hizpide izateaz aparte, Iratxo elkarteak hura bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko du ere. Bere mendi taldeak martxoaren 13an, igandean, Irurtzun eta Plazaola arteko bide berdean barnako ibilaldia antolatu du. 8:30ean abiatuko dira Irurtzundik. Helmugara iristeko Larunbe, Añezkar, Elkarte, Berriobeiti eta Berriozarko dermiotan barna ibiliko dira.

Ibilbidean parte hartu nahi dutenek elkartean bertan, Pikuxar euskal txokoan edo egunean bertan eman dezakete izena.