Argazki rallya Irurtzunen

Guaixe 2016ko mar. 4a, 10:17

Igandean, 10:00etan, Erga Larreak elkartean dago hitzordua.

XXIII. Emakumeari Buruzko Jardunaldien barruan, igande goizerako argazki rallya iragarria dago. Interesa dutenak Erga Larreak elkartean 10:00etan egon beharko dute. Han azalduko diete rallyko gaia zein den eta zein baldintza bete beharko diren argazkiak aurkezteko. Parte-hartzaileen artean ere rallyaren iraupena zehaztuko dute, baina antolakuntzatik ziurrenik 14:00etaraino izanen dela aurreratu dute. Rallyko argazki irabazleen egileek sariak izanen dituzte.