Emakumeen Eguna 2016

Emakumeari Buruzko Jardunaldiak bueltan

Guaixe 2016ko mar. 4a, 12:14

Emakumeen Eguna dela eta, Irurtzungo emakumeen taldeak 23. aldiz Emakumeari Buruzko Jardunaldiak antolatu ditu. Gaur hasi eta hurrengo astean zehar emakumea ardatz duen programazioa garatuko da. Eskaintza Kultur kontseiluaren eta Irurtzungo Udalaren laguntzaz osatu da.

Egitaraua
Martxoak 4, ostirala
20:00etan eta 20:30ean El club de las lanas. Irurtzungo antzerki tailerra. Kultur etxean.

Martxoak 5, larunbata
20:00etan El club de las lanas. Irurtzungo antzerki tailerra. Kultur etxean.
22:00etan Afaria Erga Larreak elkartean. Ondoren, Lorena Arangoaren aktuazioa.

Martxoak 6, igandea
10:00etatik 14:00etara Argazki rallya. (Azalpenak 10:00etan Erga Larreak elkartean).
19:00etan El club de las lanas. Irurtzungo antzerki tailerra. Kultur etxean.

Martxoak 9, asteazkena
18:00etan Zinemara irteera. Plazan hitzordua.

Martxoak 11, ostirala
20:00etan ITB (inauteriak) eta berdintasunari buruzko film laburrak, Pikuxarren.

Martxoak 12, larunbata
16:30ean Kafe hitzaldia. Desmeninas Emperdedoras taldea, kultur etxean.

Martxoa 13, igandea
19:00etan Aurora Beltranen kontzertua, kultur etxean.