Emakumeaz, argazki-rallya

Guaixe 2016ko mar. 10a, 19:51

Emakumeari Buruzko Jardunaldiaren barruan Irurtzungo emakumeen taldeak argazki rallya antolatu zuen iganderako. Izena eman zuten zortzi argazkilariek euren lanetarako gaia emakumea zen. Baina aurkeztu beharreko argazkiak gonekin eta edonola leloarekin zerikusia izan behar zuten. Rallyko parte-hartzaileek 10:00etatik 13:00etara izan zuten euren argazkiak egiteko. Erga Larreak elkartean aurkeztu zituzten.  Epaimahaiak argazki landuekin egin zuen topo. Deliberazioen ondoren hiru sari banatu zituen: Sokorro Alzuetari (1. saria), Ilargi Legarrari (2 saria) eta Arantxa Zudaireri eta Rakel Gainzari (3 saria). Fruitis dendaren zare bana jaso zuten sari gisa. Giro ederrean joan zen rallya. Lehiaketara aurkeztutako argazkiak Irurtzun Telebistan ikusteko aukera izanen da, apirila hasierako saioan.