Aurora Beltran akustikoan

Guaixe 2016ko mar. 11a, 15:03

Igandean, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean.

 

23. Emakumeari Buruzko Jardunaldiak despeditzeko, musika. Aurora Beltran kantaria, gitarra lagun, kontzertu akustikoa eskainiko du Irurtzunen. Bakarka eta Tahures Zurdos taldean sortutako lanetako onena aletuko du agertokitik. Sarrerak, aurretik, kultur etxean eta udaletxean eros litezke edota igandean, kontzertua baino ordu bat lehenago.