Hamdi eta Ripodas txapeldunak Irurtzunen

Guaixe 2016ko mar. 16a, 14:24

Nafarroako Boxeo Txapelketako txapeldunak.

Profesionaletan Cesar “Bam-Bam” Nuñezek KO hartu zuen menpean Jonathan Castaño

Larunbatean boxeo jardunaldia antolatu zen Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuan. Batetik, Nafarroako Boxeo Txapelketa egon zen jokoan, hainbat kategoriatan. Juniorren mailako txapelketek piztu zuten arreta gehiena. Kanku Gimnasioko Lander Ripodas juniorren 57 kilotan aritu zen eta Iker Silanes hartu zuen menpean. Eta Kankuko Moha Hambi juniorren 81 kiloetan aritu zen. Final erdietan Hossain Assialiri irabazi zion, eta finalean Kankuko Victor Marsal izan behar zuen aurkari, baina azken hau lesionatu egin zen eta ringera igo gabe lortu zuen txapela Hambik.

Boxeo gaua borobiltzeko, boxeo profesional borrokaldi bikaina eskaini zuten Cesar “Bar-Bam” Nuñez boxeolari nafarrak eta Aragoiko Jonathan Castaño boxeolariak. Nuñez izan zen garaile, Castaño KO menpe hartu eta gero.