Irurtzun Gazteak, Nafarroako finalerdietan

Guaixe 2016ko mar. 18a, 10:04

Botxalariak

Nafarroako Botxa Txapelketan 19 talde lehiatu dira eta Irurtzun Gazteak finalerdietarako sailkatu da

Petanka antzeko joko tradizionala da botxa, Irurtzungo Iratxo elkartean gogoz jokatu eta sustatzen dutena. Nafarroako Botxa Txapelketa azaroaren 14an hasi zen. Guztira 19 talde ari dira parte hartzen, bi multzotan. Tartean Irurtzungo hiru talde daude: Irurtzungo gazteak –Iñigo Carballo, Xabier Larraiotz eta Xabier Agustino–, Irurtzun 1 –Txeli Garcia, Tere Yeregi eta Juanito Maestre– eta Irurtzun 3 –Txutxurrin, Mikel Ollo eta Mikel Goldarazena–. Irurtzun 3 taldea A mailan lehiatu dira da eta Irurtzungo Gazteak eta Irurtzun B multzoan.

Hasierako ligaxka eta final laurdenak jokatu eta gero, Irurtzun 1 eta Irurtzun 3 taldea bidean gelditu dira. Baina Irurtzungo Gazteak taldea finalerdietarako sailkatu da, Berangos taldeari 20 eta 12 irabazi eta gero.
Nafarroako Botxa Txapelketako finalerdiak asteburu honetan jokatuko dira eta final handiak apirilaren 3an.