Martxoaren 12an aurkeztu zuten, Iratxe Kanpinean, Club BTT Navarra taldea. Klub honek bi talde izango ditu, kategoria txikien taldea, MTB Sparta Sport Center –eskoletatik hasita jubeniletaraino–, eta nagusien taldea, SH Metalgraf. Talde nagusia Rural Kutxa BTT Kopan, Superprestigio MTB eta Espainiako Openean ariko da eta Migel Sanzol eta Alexander Ordeñana izango dira liderrak.
MTB Sparta Sport Center taldeko kideen dartean dago Javier Larraioz Sanz irurtzundarra.