37. Sakanako Ibilaldi Handian izena ematea zabalik

Guaixe 2016ko mar. 22a, 11:46

Apirilaren 30ean izanen da eta 3 ibilbideren artean aukeratu daiteke

Irurtzungo Iratxo elkarteak antolatuta, apirilaren 30ean data garrantzitsua dute mendizaleek: 37. Sakanako Ibilaldi Handia. Aurten hiru ibilbide egiteko aukera izango da: Sakanako Ibilaldi Handia, ohikoa (6:00etan, 54 km), Ibilbide Motza (7:30ean, 27,6 km), eta berrikuntza moduan Ibilaldi Txikia (9:30ean, 14 km), mendizaletasuna sustatzeko haur eta gurasoendako martxa.

Izena ematea zabalik dago www.iratxoelkartea.com web gunean.

Ikusi bideoa
Sakanako Ibilaldi Handia iragartzeko bideoa prestatu du dute, youtuben ondoko helbidean ikusgai dagoena: https://www.youtube.com/watch?v=z4MZqMZa1ZE&feature=youtu.be