Gazte bat atxilotuta

Guaixe 2016ko api. 5a, 15:31

Foruzaingoak 21 urteko gazte irurtzundarra atxilotu zuen Iruñeko autobus geltokian ostiralean. Polizien prebentzio kontrola ikustean gazteak alde egin zuen, baina atxilotu zuten. Poliziek datu basean ikusi zuten gaztea bilatzeko eta Iruñeko, Tafallako, Soriako eta Gijongo epaitegietan azaltzeko lau agindu zituela. Horregatik, atxilotu eta Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiaren aurretik pasa zen. Aldi berean, Atzerritartasun Lurralde Brigadak hura estatutik kanporatzeko espedientea zabaldu zuen. Foruzaingoak jakinarazi duenez, gazteari azken urteetan egindako lapurreta eta iruzur delituak egozten zaizkio, eta jakinarazi zitzaionetan ez zen epaitegietan agertu.