Bigarren eskuko azokarako material bilketa

Guaixe 2016ko api. 12a, 14:38

Gaur, bihar eta etzi, 17:00etatik 19:00etara, Itxipuru taldeko kideak ekonomato zaharrean (Aralar kalea, 5) egonen dira.

Itxipuru taldeak antolatutako bigarren eskuko azoka igande goizean eginen da, plazan. Han etxeetan erabili ez eta egoera onean dauden materialak jarriko dira salgai. Etxean halakorik duenak eta bigarren eskuko azokarako eman nahi duenak gaurtik etzira arteko epea du Itxipuruko kideei emateko. Igandeko azokan lortzen diren etekinak Afrikan hezkuntza proiektua bulkatzen duen gobernuz kanpoko erakunde bat laguntzeko izanen da.