Eskolen festarako soinu deia

Guaixe 2016ko api. 13a, 10:23

Apirilaren 24an Irurtzunen izanen den Sakanako D ereduko eskola publikoen festarako kartela, kanta eta bideoklipa aurkeztu zituzten ostiralean. Irurtzungo kultur etxea bete egin zen. Dantzarako doinu itsaskorrak dituen Sakana herri eskolekin sortzen kantua 11 aldiz taldeak egin du eta 24ko festan parte hartzera deitzen du. Dagoeneko 2.900 aldiz baino gehiagotan ikusi da bideoa sarean. Hartan Atakondoa ikastetxe publikoko eskola komunitate guztiak parte hartu du.