Gerra erdian, mirariak

Guaixe 2016ko api. 15a, 11:05

Gaur, 20:00etan, Irurtzungo kultur etxean.

Atikus teatrok Maravilla en el país de las miserias antzezlana ekarriko du gaur. Jon Muñoz Capellan eta Ane Sagues Abad gaztetxoak dira obrako aktoreak. Gerra bete-betean hartutako toki batean bizi diren bi haurren larruan sartuko dira biak. Gerra giroan elkarrekin topo egiten dute. Ikarari eta bakardadeari aurre egiteko fantasia, jolasa, laguntasuna… dituzte. Horrela, haur eta inuzente izaten laguntzen dien mundu “miragarria” sortuko dute.

Angel Saguesek idatzi du antzezlana, Juan Rulforen Macario narrazioan, Lewis Carrol-en Alizia lurralde miresgarrian eta bi gazte protagonistetan oinarrituta. Saguesek obrarekin adierazi nahi du “haur bakar baten bizi esperantza eta bere potentzialtasunak akabatzea basakeria” dela.