Musika eskolako ikasleen audizioa

Guaixe 2016ko api. 15a, 12:45

Gaur, 19:00etan, Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan.

Irurtzungo musika eskolako ikasleen duela hilabete bat hasi ziren euren udaberriko audizioak eskaintzen. Ordutik, hainbat egunetan, Irurtzungo kultur etxean musika emanaldiak izan dira. Lehenik txirula eta biolontxelo ikasleenak izan ziren. Gitarra klasikoarenak etorri ziren gero. Ondoren klarinetea, trikitixa, pianoa eta txirula eta akordeoia, bateria, txistua eta saxofoi ikasleen txanda iritsi zen.

Audizioen eguteagia gitarra elektrikoko ikasleen eta konboetan aritzen direnen emanaldiak itxiko du. Gaur, 19:00etatik aurrera Pikuxar euskal txokoan izanen dira.