Kultura Zuzendaritzak herritarren parte hartzea sustatuko du

Guaixe 2016ko apirilaren 24a

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak kultura plan anitza eta parte-hartzailea sortu nahi du. Horregatik, herritarrek kultura politiketan parte hartzeko hainbat neurri hartu ditu: informazio saioak, sektoreetako eragileekin bilerak edota eskualdekako bilerak. Azken horiek Nafarroan barna irailaren 12 eta 30 bitartean izanen dira, bat Irurtzunen.