Irurtzun euskaraz busti da

Maialen Huarte Arano 2016ko api. 25a, 12:00

Tailerrekin, musikarekin, erraldoi eta buruhandien konpartsarekin, mitologiaren magiarekin eta euskaraz ikasteko aukerarekin bat egin zuten Sakana herri eskolekin sortzen-en festan.

Euri tantek busti zuten Irurtzun goizeko lehen orduetan baina gero euskarak jantzi zuen herria. Asko izan ziren euskaraz ikasteko aukerarekin bat egin eta goizean tailerretan parte hartu zuten neska-mutikoak. Txistorra egiten batzuk, frutekin hamaiketakoa prestatzen besteak, buztinarekin figurak sortzen edo elkarrekin jolasten pasa zuten eguna. Sakana herri eskolekin sortzen ari dela aldarrikatu zuten guztiek. Bailarako ikastetxe txikiek egin zuten bat Irurtzungo plazan.

Hamaika joak zirela ekin zioten festari. Momentu aproposa gosariarekin ekiteko festari: Taloak ez ziren faltatu eta musikak girotu zuen goiz osoa. Herri kirolak ere izan zuen tartea: harriak jasotzen eta bost metroko egurrezko zutoina izan ziren frontoian. Eguerdian iritsi zen jai handia: erraldoiek eta buruhandiek aztoratu zuten plaza eta ondoren, pertsonaia mitologikoen magia iritsi zen: Mari, Tartalo, Basajaun eta Basandere, Akerbeltz, Mikolasak, Galtzagorriak ... Trikuharri pisutsuak ere jarri zituzten plazaren erdian Jentilek. Eta Gizotsok haur guztiak izutu zituen bere kateen soinuez. Festa despeditzeko emateko Sakana herri eskolekin sortzen-erako prestatutako koreografia dantzatu zuten haur, gazte, guraso, irakasle eta Irurtzunera hurbildu ziren guztiek.

Festa ibiltaria
Urtea Herria
2011 Etxarri Aranatz  
2012 Lakuntza
2013 Arbizu
2014 Altsasu
2015 Olatzagutia
2016 Irurtzun
2017 Lakuntza