Irurtzungo kirolari errepaso ederra

Guaixe 2016ko mai. 3a, 12:51

Xotako taldeen arteko partida izango da jardunaldien abiapuntua.

Irurtzungo Kirol Ekitaldiak antolatu dituzte maiatzaren 4tik 14ra

Irurtzungo kirol taldeak eta Kirol Batzordeak Irurtzungo Kirol Ekitaldiak antolatu dituzte. Herrian lantzen diren kirolak, kirola eta osasuna, Irurtzun eta bere ingurunea… eta beste izanen dituzte hizpide. Ekitaldiak maiatzaren 4an hasiko dira, Magna Gurpea Xota eta Gurpea Xotaren arteko konbinatuaren arteko partida batekin, eta maiatzaren 14ran despedituko dira, herri kirol mistoa eta gaitasun-probekin eta herri afariarekin. Bestalde, Irurtzungo kirolari eta kirolariei errepaso ederra egingo dio ostiralerako antolatu den mahainguruak. Mikel Goldarazena moderatzaile dela, Tamara Angulo, Fermin Escudero, Jose Javier Zabaleta, Imanol Arregi, Txomin Nagore, Mikel Lasarte, Alejandro Maya eta Luis Martil ariko dira solasean.


Irurtzungo Kirol Ekitaldiak
Maiatzak 4, asteazkena, 19:30ean, Irurtzungo kiroldegian. Areto futboleko partida: Magna Gurpea Xota / Gurpea Xotaren arteko konbinatua.
Maiatzak 6, ostirala, 20:00etan, Kultur Etxean. Mahaingurua: Irurtzungo kirola eta kirolariak. Hizlariak: Tamara Angulo (Indoor Zikloa), Fermin Escudero eta Jose Javier Zabaleta (pilota), Imanol Arregi (areto futbola), Txomin Nagore (futbola), Mikel Lasarte (herri kirolak), Alejandro Maya (txirrindularitza), Luis Martil (karatea). Moderatzailea: Mikel Goldarazena.
Maiatzak 12, osteguna, 20:00etan, Kultur Etxean. Hitzaldia: Kirola eta osasuna. Hizlaria: Eduard Casanovas (OREKA, fisioterapia eta osteopatia).
Maiatzak 13, ostirala, 20:00etan, Kultur Etxean. Proiekzioa: Irurtzun eta bere ingurunea. Sakanako Ibilaldia, eskalada Bi Ahizpak pasabidean eta Irurtzungo bidexkak.
Maiatzak 14, larunbata, 18:00etan Foruen plazan: Herri kirolak mistoa eta gaitasun-probak (Irurtzungo taldeak).
Maiatzak 14, larunbata, 21:00etan, Barazki Gunean (Karpa): Herri afaria. (Txartelak Irurtzungo udaletxean salgai, 10 eurotan, maiatzaren 11 baino lehen).