VI. Irurtzun Slaloma jokoan

Guaixe 2016ko mai. 6a, 08:48

Bihar, larunbatean, 16:00etatik aurrera Akaborro industrialdean

Larrazpik eta Trinidad Motoclubak, Irurtzungo Udalaren laguntzarekin, VI. Irurtzun Slaloma antolatu dute biharko, larunbaterako. Akaborro industrialdean mota guztietako piboteak, ibilbideak eta trabak jarriko dituzte, parte hartzen duten pilotuek gainditu beharko dituztenak. Antolakuntzak zehaztutako ibilbide konplikatuak osatu beharko dituzte gidariek. Automobilismo modalitate honetan abiadura baino gehiago, pilotuen maniobra ikusgarriak eta gidatzeko trebezia baloratzen da.