Carlistosek ez du Magna Gurpean jarraituko

Guaixe 2016ko mai. 9a, 08:36

Talde berdeko jokalariak hainbat eskaintza jaso ditu

Magna Gurpea Xota taldeko Juan Carlos Delgado “Carlitos” jokalariak ez du taldean jarraituko. Carlitosek 6 urte eman ditu talde berdean eta hurrengo denboraldirako hainbat taldeen eskaintza jaso du. Cadizeko jokalariak oraindik ez du adierazi zein taldetan arituko den, egun Magna Gurpea Xotak asteburuan ekingo dion Play-Offetan murgildua eta kontzentratua dagoelako. Komunikabide batzuk Palmara joko duela adierazi dute. “Oraindik ez dago ezer lotuta. Egia da hainbat eskaintza jaso ditudala, baina oraindik ez dut erabakirik hartu. Orain Magna Gurpearekin Play-Offetan aritzean zentratuta nago buru belarri, El Pozoren kontrako partidak garrantzitsuak dira. Lan eskaintzak hor daude eta erabakia hartu baino lehen ongi baloratu behar ditut” azaldu du Magna Gurpeako Carlitosek.