Osasunako Unai Garcia eta Nauzet Irurtzungo Atakondoan bisitan

Guaixe 2016ko maiatzaren 10a

Aurreko ostegunean egon ziren, Aula Rojilla ekimenaren barruan

Osasuna klubaren Aula Rojilla ekimenaren barruan, Osasunako Unai Garcia eta Nauzet jokalariak Irurtzungo Atakondoa ikastetxean izan ziren bisitan aurreko ostegunean, ikasle guztien zoramenerako. Jokalariek hitzaldia eman zuten beteta zegoen aretoan. Ikasleen galderak erantzun zituzten eta euren esperientziaren berri eman zuten. Ekitaldira Osasunako jokalari ohi Txomin Nagore irurtzundarra ere hurbildu zen.