Ongay, Gorriti eta beste lanera

Guaixe 2016ko mai. 13a, 08:17

XXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketan, senior mailako final laurdenak daude jokoan bihar, larunbatean, 11:00etan

XXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketaren barruan senior mailako final laurdenak jokatuko dira bihar. Ongay satrustegiarrak Tabarrekin osatuko du bikotea Kortabarriaren eta Marinen kontra aritzeko. Eta Armendariz eta Sarasak Yoldi eta Gorriti uhartearra izanen dituzte arerio. Afizionatuen puntako partidak beraz, bihar Irurtzunen.

Seniorren final laurdenak:
Ongay-Tabar / Kortabarria-Marin
Armendariz-Sarasa / Yoldi-Gorriti