7 bikote lehian Iratxoko Botxa Txapelketan

Guaixe 2016ko mai. 13a, 12:18
Aurreko urteko finalistak.

Asteburuan hasiko da txapelketa eta ekainaren 12an despedituko da

Iratxo elkarteak antolatuta, asteburuan hasiko da 2016ko Iratxo Botxa Txapelketa. 7 taldek eman dute izena. Hasierako ligaxka jokatuta, ekainaren 11n finalerdiak jokatuko dira eta ekainaren 12an final handiak.

Botxa petanka antzeko joko tradizionala da, Irurtzunen jarraitzaile asko dituena. Iratxo elkartegian jokatzen dute botxara, bertan duten botxategi ederrean. Ekainaren 12ra bitartean, astero botxaz gozatzeko aukera izanen da bertan. Kirol berezi hau ezagutzeko aitzakia bikaina.

Taldeak
AHTrik Ez (Florentino-Maribi-Mikel), Iñigo-Jabier-Xabier, Tximeleta (Pakita-Alizia-Josune), Desesperados (Txeli-Tere-Juanito), Xabier-Migel-Txutxurrin, Guillermo-Francisco-Iñaki eta Lirainak (Santos-Marian-Julen).

Asteburuko partidak
Larunbatean:
19:30ean: Desesperados / Guillermo-Francisco-Iñaki
20:30ean: Xabier-Migel-Txutxurrin / Lirainak

Igandean:
19:30ean: Iñigo-Xabier-Jabier / AHTrik Ez
20:30ean: Tximeleta / Desesperados