Asteburua Trinitate festei eskainita

Guaixe 2016ko mai. 20a, 12:27

Ergako ermitan, atzera ere, makina bat jende elkartuko da igandean.

Erga mendi gaineko ermitaren titularraren ospakizuna igandean eta irurtzundarrek asteburua hartuko dute festarako. Irurtzungo Kultur Kontseiluak musikaz eta kirol ugariz osatutako egitaraua ondu du. Igandeko erromesen aurretik ermitara lehenik korrikalariak igoko dira, bihar. Mendi puntarako bidea egin ondoren, eguerdi eta arratsaldez kirol eskaintza zabala izanen da Irurtzunen. Tartean, indarrak hartzeko, 120 pertsona elkartuko dituen herri bazkaria ere. Larrazpi elkartean jarriko dituzte gauerako doinuak, bai gaur bai bihar. Etzi, berriz, Trinitateko ermita makina bat jenderen topaleku bihurtuko da atzera ere.

Egitaraua
Maiatzak 20, ostirala
23:00etan Kontzertuak: Mitosia eta Lur-J. DMDA dj-k. Larrazpi gazte elkartean.

Maiatzak 21, larunbata
10:00etan III. Ergako Trinitatera erlojupeko igoera, Aska plazatik. Izen ematea, 9:30ean. Guan taldea.
11:00etan XXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketako final erdiak.
12:00etan Kirolak euskaraz. Foru plazan. Aizpea euskaltzaleen topagunea.
14:30ean Herri bazkaria, Barazki gunen.
16:00etan XXVIII. Irurtzungo Karate Txapelketa. Shotokan taldea.
17:00etan Kalejira Txorongo Txarangarekin, karpatik.
22:00etan Larrazpitek: Chema Mox, Xcire, Gorka, Iana, Jon Maraka eta Koke. Larrazpi gazte elkartean.

Maiatzak 22, igandea
11:00etan Erromeria Ergako Trinitatera.
17:00etatik 20:30era Denendako jolasak eta puzgarriak, Foru plazan.