Irurtzungo txistulariak Uharte-Iruñean

Guaixe 2016ko mai. 20a, 13:44

Agoitz, Uharte-Iruña eta Irurtzungo musika eskoletako txistu ikasleek kontzertua eskainiko dute elkarrekin. Uharte-Iruñeko Arte Garaikideko Zentroan izanen da, gaur, 19:00etan. Txistua beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera emanen dute ikasleek.