Larrazpi bete doinu

Guaixe 2016ko mai. 20a, 15:12

Trinitate festak direla eta, Irurtzungo gazte elkarteak, Larrazpik, musika eskaintza zabala du astebururako. Gaur, 23:00etatik aurrera, Mitosia eta Lur-J taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Lehena, Lekeitioko trashcore taldea da eta bigarrenak Iruñetik ska doinuak ekarriko ditu. Gaua ordu txikitan despeditzeko DMDAk, hau da, Mendillorriko Martin eta Adrian disko-jartzaileak ariko dira.

Larrazpiren musika eskaintzak bihar izanen du segida. Larrazpitek 22:00etatik aurrera izanen da honako disko jartzaileekin: Chema Nos (Jimmy Jazz, Gasteiz), Xcire (XYZ, Madril), Gorka (Rebels), Iana (Iruña), Jon Maraka (Urretxu) eta Koke (industrial Disturbers).