Irurtzunen, kirola euskaraz

Guaixe 2016ko mai. 20a, 11:47

Bihar, 12:00eatik 14:00etara spinningean, zumban eta eskaladan euskaraz arituko dira

Kiroletan euskaraz aritu gaitezke, inolako arazorik gabe. Hori erakutsi nahi du Irurtzungo Aizpea euskara taldeak. Horretarako Trinitateko Jaietan Kirola euskaraz ekimena antolatu du Aizpeak, Irurtzungo Udalaren eta Kultura Kontseiluaren laguntzarekin. Kirol ekitaldiak 12:00etatik 14:00etara gauzatuko dira, euskaraz, jakina. 16 urtetik gorakoendako spinning saioa antolatu dute, haurrendako eskalada saioa eta nahi duten ororendako zumba saioa. Kirol hauetan euskaraz aritzea, hori erronka. Bertan aritzeko deia egin du Aizpeak.