120 karateka Irurtzungo Karate Txapelketan

Guaixe 2016ko mai. 31a, 11:42

Nafarroako 11 klub ezberdinetakoak ziren

Maiatzaren 21ean Irurtzungo Karate Txapelketa jokatu zen. Nafarroako 11 klubetako 120 neska-mutikok hartu zuten parte, tartean Shotokan Irurtzun klubekoak. Proba bi txapelketarako baliagarria zen: II. Nafarroako Promozioko Benjamin Mailako Txapelketa eta Nafarroako Kirol Jolasen Haurren Mailako Jardunaldia. Kategoria txikikoak lehiatu ziren, karatearen munduan bizpahiru urte daramatzatenak, gehienez ere gerriko laranja maila dutenak. Karateka guztiek oroigarria jaso zuten, egindako lanagatik.