Ongayk eta Tabarrek Irurtzungo finalerako txartela lortu dute

Guaixe 2016ko mai. 31a, 10:41

Finalardietan 22 eta 19 irabazi zieten Ojueli eta Altunari

Igandean XXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketako bigarren finalerdiak jokatu ziren. Senior mailan, Alberto Ongy satrustegiarrak eta Tabarrek finalerako txartela lortu dute, Ojueli eta Altunari 22 eta 19 irabazi eta gero. Promesen mailan Mugirok eta Agirrek jokatuko dute finala, Chiapuso eta Beloki 9 tantotan utzi eta gero.

Hortaz, asteburuan jokatuko diren final handietan, Ongayk eta Tabarrek Yoldi eta Gorriti izanen dituzte aurkari eta 22 urtez azpikoan Mugirok eta Agirrek Zudaire eta Escudero.