Kultur-aniztasunaren gastronomia festa

Guaixe 2016ko eka. 3a, 10:37

Larunbatean, 10:00etatik aurrera Irurtzungo Foru plazan Munduko Arrozak dastatu, haurrek munduko jolasetan aritzeko, henna tailerra, sentsibilizazio txokoa, sentsibilizazio kanpainako kamixeten salmenta eta beste izanen dira.

Munduko Arrozak ekimena berriz bueltan da, Irurtzun kultu-anitza dela erakusteko. Munduari beso-zabalik agertu zaion herrian kultur aberastasun ikaragarria dagoelako. Horregatik, egiten da Munduko Arrozak ekimena Irurtzunen. Bego Zestauk Sakanako Mankomunitateko Immigrazio teknikariak gaineratu duenez, helburua da kultura ezberdinak dituzten irurtzundarren artean hurbiltasuna eta hartu-emanerako guneak sortzea da, horrela, herritarren eta kulturen arteko elkarbizitza, topaketa, eta ezagutza erraztea.

Goizeko 10:00etan jarriko dira plazako estalpean kultura ezberdinetako irurtzundarrak arroza prestatzen. Nork bere erara. Mundu guztian jaten den elikagaia da arroza eta Senegalgo, Marokoko, Ganbiako eta Irurtzungo erara hura prestatzeko erabiltzen dituzten “sekretuak” ezagutzeko aparteko aukera izanen da. Sukaldariek euren lana despeditzean hura dastatzera emanen dute. Hala ere, ez da lehiaketa izanen, erakustaldia baizik.

Gastronomia ez da dena izanen eta hainbat kulturatako ikurrak ezagutzeko aukera izanen da. Mank-eko zerbitzutik irurtzundarrak bihar plazara hurbiltzera, begiratzera, galdetzera, proposatzera, parte hartzera, dastatzera, jolastera, dantzatzera, apaintzera… azken batean Irurtzungo kulturen senidetzeaz gozatzera gonbidatu ditu.

Harira
Zopa moduko bat da Marokotik etorritako sakandarrek prestatuko dutena. Arabiar sinestunek astelehenean hasiko dute urteroko baraualdia, Ramadama. Data gertu dagoela baliatuta, “haiendako hain garrantzitsua den hilabete erlijiosoan prestatzen duten jakia irurtzundarrendako egitea erabakita dute. Beraz, haien kulturaren beste ikur bat ezagutzeko aukera da”.