Elizalde kontseilaria gobernuaren Irurtzungo bulegoan bisitan

Guaixe 2016ko eka. 14a, 18:36

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva Garciak departamentuak Irurtzunen duen bulegoa bisitatu du gaur. Bulego horretatik departamentuak Ultzama eta Sakana eskualdea edo mugapea kudeatzen du. Irurtzungo bulegoan departamentuko sei langilek egiten dute lan bertan (lau administrarik eta bi albaitari teknikarik), hamabi basozainek (hiru kontratatuak), baita Intiako teknikari batek eta Ganasa  enpresa publikoko langile batek ere. Bulegoko langileek lur orotako zortzi ibilgailu dituzte.

Departamentuaren bulegoak lau egiteko ditu. Alde batetik, herritarrari informazioa ematea, agiriak erregistratzea eta askotariko administrazio izapideak egiteko aukera eskaintzen du. Bestetik, Abeltzaintza Zerbitzuarekin elkarlanean aritzen da. Basozaintzako bulegoari dagokionez, habitatekin zerikusia dutenen artean bertako faunaren kontrola eta jarraipena dago. Espezieak kontserbatzeko errolda, lagin eta babes-jarduerak egiten dituzte, baso-igel jauzkariaren eta pizidoena bereziki. Espezie exotiko inbaditzaileak zaintzen dituzte, bisoi amerikarra bereziki, eta espazioak kontrolatu ere, Aralarko mendia, esaterako.

Azkenik, ehiza eta arrantzari dagokionez, basurdearen ehiza eta arrain-populazioaren jarraipena nabarmendu behar dira, amuarrainarena bereziki. Ingurumeneko kalitateari dagokionez, departamentuak Ultzaman minda-planen jarraipenean egindako lana azpimarratu du, linea elektrikoek egindako kalteen txostenak, edo araztegi edo ubideen obren jarraipena.

85.641 hektarea
Ultzama-Sakana mugapeak azalera hori du. Haietatik 54.616 basokoak dira eta 34.179 Natura Sareari dagozkio. Nafarroako basoko dentsitate eta jarduera handieneko mugapeetako bat da, haritz eta pagoen baso asko dago bertan, eta jarduera horretan tokiko erakundeek inplikazio-maila handia dute.