Erraldoi konpartsa laguntza beharrean

Guaixe 2016ko eka. 18a, 11:33

Erraldoi eta buruhandi konpartsarik gabeko Irurtzungo festak ez dira irurtzundarren buruan sartzen. Baina hala izateko, konpartsa festetan izateko jende askoren lana behar da eta konpartsako kideak laguntza beharrean daude. Interesa dutenek haiekin zuzenean harremanetan jar daitezke. Baina haien zeregina zein den erakutsi zuten ere. Igande eguerdian izan zen, Foru plazan. Erraldoiak prestatzen ikasi, haien barruan sartu eta erraldoiak mugitzeko aukera izan zuten hala nahi izan zuten guztiek ere. Konpartsakide izateko zereginak ezagutaraztea zen deialdiaren helburua. Horrekin batera, plazan elkartu ziren haurrek Gartzia Ximenez, Amaia, Teodosio eta Petronila erraldoien aurpegien marrazkiarekin kareta egiteko aukera izan zuten.

Argazkiak.