Futsal campusa Irurtzunen

Guaixe 2016ko ekainaren 22a

Javi Saldise izango da monitoreetako bat.

Abuztuaren 1etik 5era izanen da eta izena ematea zabalik dago uztailaren 22ra arte

Irurtzunen areto futbol campusa antolatuko dute abuztuaren 1etik 5era. Futsal campusean 5 urtetik 14 urtera bitarteko gaztetxoek eman ahalko dute izena. Klaseak areto futbolean esperientzia handia duten Dani, Igor eta Javi Saldise jokalariek eskainiko dute eta goizeko 9:00etatik 16:30era bitartean gauzatuko da, Irurtzungo Atakondoa kiroldegian.

Izena ematea zabalik dago, uztailaren 22ra arte, ondoko telefonoetan: 689 451 677 (Dani), 630 569 675 (Igor) eta 686 435 645 (Javi). Izena ematearen truke 120 euro ordaindu beharko dira. 5 eguneko formazioa, hamaiketakoa eta bazkaria, ekipazioak eta erantzunkizun zibileko asegurua estaliko dira kopuru horrekin, eta, horretaz gain, hainbat sorpresa iragarri dituzte.