Irurtzunen festa-dantza prestatzen

Guaixe 2016ko eka. 22a, 12:57

Irurtzungo festetako egitarauan hutsik egiten ez duen hitzorduetako bat da iluntze aldera izaten den Larrain-dantza. Dantza ikasi edo jakindako dantza-pausoak freskatzeko ikastaroa martxan dago. Pasa den ostegunean hasi zen eta hurrengo bi ostegunetan izanen da. Hitzordua Atakondoa eskolako  gimnasioa jarria dago, 20:00etan. Iosu eta Amaia irakasleekin Larrain-dantza festetarako ederki ikasteko aukera izanen da.

Argazkia: www.irurtzuneuskaraz.com