Festetarako kartel parea

Guaixe 2016ko eka. 28a, 14:06

Garilaren 20an hasiko dira Irurtzungo festak eta haiek iragarriko dituzten kartelak aukeratu dituzte dagoeneko. Helduen mailan 10 lan aurkeztu ziren eta epaimahaiak Enrique Tenorio Perezen proposamena begiz jo zuen. Haurren mailan, berriz, Hegoa Legarra Prietok egindako marrazkia agertuko da festa egitarauaren kontrazalean. Batak eta besteak bere sariak txupinazoa lehertu baino minutu gutxi batzuk lehenago jasoko dituzte, lehenak 400 euro eta 150 bigarrenak.