Txomin Nagorek Iruña entrenatuko du

Guaixe 2016ko uzt. 7a, 08:36

Javier Ortigosa entrenatzailearekin batera ariko da irurtzundarra

Javier Ortigosak 3. mailako Iruña futbol taldea entrenatuko du, Txomin Nagore jokalari profesional ohi irurtzundarrarekin batera. Osasunan trebatuta, makina bat klubetik pasatu zen Nagore –Osasuna, Athletic Club, Numancia, Atletico de Madrid, Mallorca, Celta de Vigo, Levante, Numancia, Mirandés…– eta futbol jokalariko bere ibilbidea 3. mailako Iruña futbol taldean despeditu zuen irurtzundarrak. Orain Javier Ortigosarekin batera Iruña entrenatzen ariko da Nagore.