Udan, euskaraz

Guaixe 2016ko uzt. 31a, 12:40

ITBren tailerra joan den urtean egin zen ere. Argazkia: www.irurtzuneuskaraz.com

Aizpeak, Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak udarako euskarazko tailer eskaintzak erantzuna izan du. Hala, 6 eta 9 urte bitarteko hamar haur udako tailerrean elkartuko dira agorrileko aurreneko bi asteetan. Bi begirale irurtzundarrekin denetariko jarduerekin gozatzeko aukera izanen dute, astegunetan, 11:00etatik 13:00etara.

Joan den urtean bezala, Aizpearen haurrendako udako eskaintzaren barruan ITB tailerra dago.  Aurreneko txandan, 7 eta 9 urte bitarteko hamar haurrek eman dute izena. Joan den urteko esperientzia gogoko nonbait, eta aurten errepikatzea erabaki dute. Agorrilaren 22tik 30era, 11:00etatik 13:00etara ariko dira Irurtzun Telebistarako. Bigarren txandan 4 eta 6 urte bitarteko zazpi haur ariko dira, 1etik 9ra. Batzuen eta besteen artean Irurtzun Telebistarako saio bana grabatuko dute. Haurrek, jolasen bidez, pertsonaiak sortzen, gidoia egiten, grabatzen eta aurkezle izaten ikasiko dute. Munduko kulturak gaia ardatz hartuta hainbat jatorritako irurtzundarrekin ariko dira, haien kultura ezagutarazteko, abestiak, hizkuntza…