Ur Festa Goxoa

Guaixe 2016ko abu. 4a, 09:52

Gaur, 20:30etik aurrera, igerilekuan

Gozamenez programak gazteei jarduera ludikoen bidez sexualitatearen aspektu positiboak azaldu nahi dizkie. Haren barruan Sakanako Gozamenez programak Ur Festa Goxoak antolatu ditu. Irurtzunen gazteek, 20:30etik 21:30era, ogitartekoa eta freskagarria 2,5 eurotan afaltzeko aukera izanen dute. Afariaren ondoren, 22:30era arte, ur jokoez eta txokolate iturriaz gozatzeko aukera izanen dute gazteek. Ondoren, gazteak igerilekuan bainua hartzeko aukera izanen dute, gauerdira arte.