Gurdi bidearendako programazioa

Guaixe 2016ko ira. 2a, 09:31

Donostia 2016 Europako kultur hiriburutzaren barruan Gurdi Bidea ekimena antolatu dute. Herenegun Burgostik abiatu ziren idiek eta behi menditarrek tiratutako gurdien segizioa. 18 eguneko ibilbidea osatu ondoren Pasaia izanen dute helmuga. Albaola eraikitzen ari den XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplikarako, Quintanar de la Sierran (Burgos) artisauki egindako bikea eta alkitrana eramaten ari dira gurdian.

Gurdiek Sakana zeharkatuko dute hilaren 10etik 12ra bitartean, larunbatetik astelehenera. Hori dela eta, Sakanako Garapen Agentziak Gurdi-Bideari osagarria den programazioa antolatu du. Hainbat herrietan harrerak egiteaz aparte, hainbat jarduera izanen dira. Iñaki Martinez de Virgala, Nafarroako Gobernuaren Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuko zuzendariak, “slow tourism” ereduko ekimentzat jo zuen. “Karabana jarraituz Sakana ezagutzeko aukera izanen da”.

Argazkian
Aitor Larraza (Irurtzungo Alkatea), Gregorio Santesteban (Arakilgo Alkatea), Mikel Razkin (Uharte Arakilgo zinegotzia), Iñaki Martinez de Virgala (Nafarroako Gobernuaren Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria), Eneka Maiz (Etxarri Aranazko alkatea), Natalia Azkona (Plazaola Plartzuergo Turistikoko Presidentea), Mikel Leoz (Albaola - Itsas Kultur Faktoriako kidea), Paqui Urbitarte (Sakana Garapen Agentziako turismo-teknikaria) eta Gustavo Ortiz de Barrón (Plazaola Partzuergo Turistikoko gerentea).