Gurdi Bidea Sakanan

Gurdi-bidearen Sakanako ibilbidea aurkeztu dute

Guaixe 2016ko ira. 2a, 15:00

Burgos eta Pasaia 18 etapetan lotuko ditu Gurdi bideak. XVI. mendeko San Juan Baleontziaren errepika egiteko beharrezkoak diren bikea eta alkitrana eramanen dituzte. Sakanan Gurdi bideak zein ibilbide eginen duen aurkeztu dute Irurtzunen.