“Abonatu. Behar zaitugu!"

Guaixe 2016ko ira. 5a, 11:56

Aurten Javi Eseverri kapitainak talde berdearekin bere 22. denboraldiari ekingo dio.

Horrela du izena Magna Gurpea Xotaren denboraldiko abonoa berritzeko kanpainak

Urriaren 12an hasiko da areto futboleko lehen mailako liga. Magna Gurpea Xota ilusio guztiarekin dabil 206-2017 denboraldia prestatzen. Jakina, taldeak aurrera egiteko zaleen babesa ezinbestekoa da eta dagoeneko 2016-2017 denboraldiko partidak jarraitzeko bonuak salgai jarri ditu talde berdeak. “Abonatu. Behar zaitugu!” du leloa aurtengo abonu kanpainak. Tatono Arregik zuzentzen duen taldetik adierazi dutenez, atzera ere aurreko denboraldiko prezioak izoztu dituzte.

Non
Irailaren 5etik aurrera erosi daitezke 2016-2017 denboraldiko abonuak, Iruñean (Ermitagaña kalea, 11), 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara edo Irurtzunen (Lizarra kalea, 5), 12:00etatik 14:00etara. Familia abonuak 80 euro balio ditu, helduen abonuak 50 euro eta gazteendako eta langabezian daudenendako abonuak